t. 943 100 361

Metodologia

Oinarriak

Proposatzen dugun esku-hartzea taldeei zuzendutako eta mindfulness-ean oinarritutako hainbat ekintzez osaturik dago, taldeko akonpainamendu prozesua barne duelarik.

Eduki teorikoak ikasteaz gain, mindfulness-ean oinarritutako erlaxazio eta meditazio teknikak irakasten ditugu, eta baita harreman-sistemikoko teknika aktiboak ere, gorputz-adierazpena, espazioa eta objektuak harremanetan duten eragin bizia kontuan hartuz, eta ikuspegi nagusia mindfulness-a eta behaketa izanik. Partaideen aldetik parte-hartze aktibo bat proposatzen dugu, ORAIN ETA HEMEN bizitutako esperientziak landuz, hau da, une zehatz honetan diharduen harremanean gertatzen diren bizipen-esperientzietan oinarritutako proposamen honetan murgilduz.

  • Teoria esparrua
  • Praktika eta entrenamendua egongelan
  • Taldekako meditazioa
  • Teknika sistemikoak
  • Etxerako ariketak eta entrenamendua

Mindfulness-a, praktikatuz lortzen den prozesu graduala da, denbora eta iraunkortasuna eskatzen dituen prozesua. Horregatik, parte-hartzaileei ikasiko dituzten erlaxazio eta meditazio teknika formal eta informalak euren eguneroko bizimoduan barne hartzera gonbidatuko zaie, egunero entrenatzearen garrantzia nabarmenduz. Hori dela eta, gaur egun, mindfulness-ean oinarritutako programen bideratzaile gehienek 8 astetan zehar praktikatuz garunean aldaketak gertatzen direla eusten dute, neuroirudi-tekniken bitartez frogatutako aldaketak, hain zuzen ere (Davidson R. y colaboradores, 2003).

Mindfulness-ean oinarritutako hainbat teknika erabiltzen dira:

  • Erlaxazio, irudikatze eta meditazio teknikak
  • Harreman sistemikoetan oinarritutako teknika aktiboak
  • Musikoterapia
  • Biodanza
  • Jolasa
  • U Teoria
  • Dragon Dreaming

C/ Iparraguirre 12, bajo – Irún

t. 943 100 361