t. 943 100 361

Zerbitzuak

Mantentzea

Taldean meditatzea oso garrantzitsua da, barnera begirako bidaia zoragarri honetara bultzatzen gaituelako, geure burua ezagutzen ikasiz eta besteekin nola erlazionatzen garen ulertuz. Bestalde, meditazioarekiko hartzen dugun konpromezuari eusten laguntzen digu, elkarren arteko afektuen sendotzea eta norbera ezagutzeko sakontze ibilbidea ahalbidetuz.

Zein ekarpen ditu?

Gorputz-adierazpenarekin, espazioarekin eta objektuekin lan egiten dugu, hauek norberaganako eta besteekiko harremanetan dituzten eraginak begiztatuz eta aztertuz.

  • Adimen aktibo bat garatzen eta eguneroko bizitzan unean uneko gertaerez ohartzea ahalbidetzen du.
  • Egunerokotasunean gertatzen diren emozio-prozesuen erregulazioa errazten du.
  • Entzuketa eta komunikazio gaitasuna hobetzen ditu.
  • Pentsamenduak antolatzen laguntzen digu, garuneko zarata urrituz.
  • Duintasun sentimendua mantentzen laguntzen du.
  • Giza-harremanak errazten ditu.
  • Ongizate fisiko eta mentala mantentzen laguntzen du.
Logotipo Eli fisas Mindfulness

Mindfulness eta Garapen Pertsonala

C/ Iparraguirre 12, bajo – Irún

t. 943 100 361