t. 943 100 361

Aurkezpena

Logoaren esanahia

Buruaren barruan azaltzen den tximeletak birsorkuntza, aldaketa eta bilakaera balioak adierazi nahi ditu. Burutik kanpo tximeleta batzuk hegan azaltzen dira. Irudia une honetako momentua igartzen ari da, bere garuna kanpoan dagoenarekin harremanean dagoen bitartean eta honekin bat eginez, barne-aldaketa garrantzitsu bat jasanez. Eraldaketa bi mailatan gertatzen da aldi berean; bai barnean eta baita kanpoan ere.

Tximeletaren isatsak gorputzarekiko lotura adierazi nahi du; gorputza-garuna = BAT.

“Nire ustez bizitza harremana da. Gertatzen den guztia, besteekin harremanean gauden bitartean gertatzen da. Gure erlazionatzeko eta komunikatzeko modua behatzeak eta gertaera hauetaz jabetzeak, emozioak, gorputza eta pentsamenduak gertatzen diren une jakin bakoitzean behatzen ditugun heinean, aldaketara eta harreman osasuntsuak eraikitzera bideratu gaitzake.”

  • Psiokoterapeuten erregistro nazionalaren barne.
  • 2013tik Coach tituluduna. International Coach Federation (ICF)
  • Taldeen bideratzerako Teknika Aktiboen inguruan formakuntza eta entrenamendua. The International Institute Of Human Relations eta EVNTF.
  • Bakarkako eta taldeen bideratzerako Mindfulness-ean formakuntza eta entrenamendua Vitaliza Sarean (Iruñeko trauma eta neuropatien ikerkuntzarako Institutua).
  • Institut Presencing-ko Arawana Hayashi-ren eta Laura Pastorini-ren ikuspegi sistemikoko formakuntza jaso dut. Mindfulness eta Giza Presentziaren Antzokia (SPT).
  • Otto Scharmer-ek sortutako U-Teoriaren eta Jhon Krofft-en Dragon Dreaming metodologien inguruan formakuntza eta entrenamendua.
  • Gizarte Hezkuntzan diplomatua UPV/EHU.

Mindfulness-a 2013an ezagutu nuenetik, praktika hau pixkanaka nire eguneroko bizitzan barne hartzen hasi nintzen, maila ezberdinetan gertatzen diren aldaketak esperimentatzen nindoan bitartean, maila fisikoan, emozionalean eta pentsamendu mailan. Baina, agian, guzti honetatik garrantzitsuena ni neure buruarekin hobe sentitzen hasi nintzela izan zen, zoriontsuago eta bizi-nahi handiagoa sentitzea lortu nuelako. Hala ere, badirudi barnera begirako bidaia hau amaigabea dela… horregatik, egunero meditatzen jarraitzen dut lehenengo aldia izango balitz bezala.

Nire lanbide-jardueran, langile autonomo gisa, mindfulness-ean oinarritutako eta taldekako edo bakarkako esku-hartze sistemikoak bideratzen ditut, bai alor pribatuan eta baita publikoan ere. Alor publikoari dagokionez, ikuspegi sistemikoko familia-hezitzaile gisa hainbat familien prozesuak bideratu ditut, eta komunikazio eta gizarte-gaitasuna garatzeko ikastaroak ere eman ditut Kataluniako erakunde publiko batean. Alor pribatuari dagokionez, ikuspegi sistemikoko Coach exekutibo gisa lan egin dut enpresetako langileen prozesuei begira akonpainamendu terapeutikoa eskainiz, eta giza baliabideen alorreko negozio unitate baten kudeaketa zuzendu dut.”

Lantokiko argazkiak.

First slide
First slide
First slide
First slide
First slide
First slide
First slide
First slide
First slide

C/ Iparraguirre 12, bajo – Irún

t. 943 100 361