t. 943 100 361

Metodologia

Zertan laguntzen du

1.

Estresa eta antsietatea murrizten du.

Hainbat ikerketetan frogatu den bezala, mindfulness-ean oinarritutako esku-hartze baten ondoren antsietatea eta estresaren erreaktibitatea murriztu egiten da, eta loaldiaren kalitatea hobetzen da.(Hoge et al., 2013).

2.

Hemen eta orain, egon eta izaten laguntzen digu.

“Arreta da agian gaitasunik garrantzitsuena ikasi ahal izateko, eta meditazioak arreta erregulatzen laguntzen digu” dio Richard Davidson-ek, Wiskonsin-ko Unibertsitateko Neurozientzia Afektiboen Laborategiko zuzendariak.

3.

Errumiazioa murrizten du (pentsamenduen etengabekotasuna).

(Killingsworth y Gilbert, 2010). Ikerketa zientifikoek frogatzen duten bezala, helburu jakinik gabe pentsatzen pasatzen dugun denborak, gure denboraren portzentaje oso altu bat hartzen du, eta ez gara hain zoriontsuak edo zoritxarrezkoagoak gara gure adimena barreiaturik dugunean arreta osoz dagoenean baino.

4.

Norbera eta besteen emozioekiko kontzientzia areagotzen laguntzen du.

“Norberaren kontzientzia da giza- eta emozio-adimenaren jatorria”(Goleman 2007).

5.

Oreka gehiago, erreaktibitate emozional gutxiago.

Emozioak erregulatzerakoan beste gai garrantzitsu bat hauen eraginpean jartzearen maila edo erreaktibitate eza dira, esperientzia emozionalak aldatzen ez saiatuz, baizik eta soilik hauek behatuz eta esperimentatuz. (Garland et al., 2011).

6.

Esperientzia desatseginei lasaitasunez aurre egiteko gaitasuna areagotzen du.

Los Angeles (Kalifornia) Unibertsitateko (UCLA) Daniel Siegel neuropsikiatrak dioenez, mindfulness-ak, bere hitzetan, malgutasunezko erantzuera moduko bat sortzen du, egoera jakin baten aurrean hainbat modu ezberdinetan jokatzea ahalbidetzen duena, estimulu baten eta erantzun baten artean geldiune bat sortzea posible eginez.

7.

Norbera eta besteekiko harremanak hobetzen ditu.

Bai ikasle eta lankideekiko eta baita ingurune hurbileko beste harremanekiko ere. Daniel Siegel-ek (2007) dioenez, “mindfulness-a praktikatzean giza harremanekin zerikusia duten garuneko zirkuitu jakin batzuk aktibatzen dira, besteen sentimendu, asmo eta jarrerak behatzeko erabiltzen ditugun zirkuituak, hain zuzen ere. Eta honek elkar lotura handiagoa izatea ahalbidetzen du, ondorioz, gure ongizate fisiko, psikologiko eta mentala areagotuz.”

8.

Zeregin zehatzak jorratzeko kontzentrazioa eta eraginkortasun maila areagotzen ditu.

“Hainbat ikerketetan frogatu denez, objektu baten gainean luzaroago arreta mantentzeko gaitasuna hobetzen da, eta meditatzaileek erantzun hobea ematen omen dute arreta maila jakin bat eskatzen duten ariketa kognitiboekin jarduterakoan” (Jensen, Vangkilde, Frokjaer y Hasselbalch, 2011).

9.

Ongizate fisiko eta mentala hobetzen du.

“Mindfulness-a eta ongizatearen hobekuntzaren artean lotura garrantzitsu bat nabarmentzen ari gara, garuneko zirkuituen malgutasunean zuzenean eraldaketak sorrarazten baititu.”Beatriz Rodríguez Vega. Psikiatra.

10.

Inmunitate-sistema hobetzen du.

Hainbat ikerketek frogatzen dute mindfulness-aren eragina inmunitate-sisteman. Bi hilabetetako Mindfulness ikastaro batean parte hartutako gaixo talde batek aldaketak jasan zituen zenbait parametroetan, eta aldaketa hauek adierazi zutenez, mindfulness-a praktikatzeak inmunitate-sistema orekatzen du. (Psikoneuroinmunoendokrinologia eta inplikazio klinikoak. Rodríguez Peña F. M., 2015).

Logotipo Eli fisas Mindfulness

Mindfulness eta Garapen Pertsonala

C/ Iparraguirre 12, bajo – Irún

t. 943 100 361