t. 943 100 361

Zerbitzuak

Saio indibidualak

Mindfulness-ean oinarritutako akonpainamendu terapeutikoak, garuna, adimena eta gorputzaren arteko harremana ezagutzea ahalbidetzen du, nola edo hala oroimenean gordetzen ditugun iraganeko esperientziek gaur egun nola eragiten gaituzten aztertuz. Emozioak erregulatzen ikasten da, norberaganako eta besteekiko harremanak hobetuz eta orokorrean ongizatea hobetuz.

Zein ekarpen ditu?

Bezeroak dakarren beharraren arabera esplorazio prozesu bati hasiera ematen zaio, dagokion harreman-sistemaren eraginak ere aintzat hartuz: jatorrizko familia eta nuklearra, laneko harremanak eta gizarte harremanak.

  • Unean uneko egoeraren ebaluazioa.
  • Harreman sistemen bizi-mapa.
  • Norberaganako elkartzea eta kontzientzia: adimena ezagutzen ikasiz.
  • Barnera begira: mina integratuz eta deseginez, arreta gorputzean jarriz.
  • Onespenez bizitzen ikasi, iragana eta oraina bateratuz.
  • Norberaren balioa biraurkitu: norberaganako begirada berri bat eraikiz.
  • Energia mugimenduan: bizitza ekintzen bitartez bizi.
  • Autonomia eta askatasun psikologikoa: ongizatea eta osasuna.

C/ Iparraguirre 12, bajo – Irún

t. 943 100 361